¡Wikipedia cumple 20 años
y hay que celebrarlo!

PARTICIPA

Imajinatu, pertsona bakoitzak giza-ezagutza guztirako sarbide librea eta elkarrekin eraikitzeko ahalera duen mundu bat

WIKIPEDIA BAINO GEHIAGO

Entziklopedia libreak Interneten ezagutza eraikitzeko eta sartzeko modua aldatu du. Wikipedia, webguneko bosgarren webgune bisitatuena, gure proiektu ezagunena da. Agian ez dakizu 11 pareko proiektu dituela Wikipedia zabaltzeko, partekatutako ezagutzak formatu desberdinetan sortzeko eta guztientzako informaziorako sarbidea hobetzeko aukera ematen digutenak.

ESKUBIDE DIGITALAK

Informaziorako sarbide unibertsala, sarean bizi dutenen pribatutasuna eta adierazpen askatasuna defendatzen ditugu. Internet libre eta irekia mantentzearen garrantziaz instituzioak prestatzen ditugu. Guztiok dugu Interneten kultura eta jakintzak bilatzeko, sortzeko eta partekatzeko eskubidea.

LAGUN GAITZAZU

Wikipedia eta beste pareko proiektuei laguntzeko modu asko daude. Irabazi asmorik gabeko erakundea izanik, gure jarduera milaka pertsonaren dohaintzari esker, kideen kuotak eta gure boluntario sareak egiten duen lanari esker da.

+ 0
kaleratutako fitxategi eta orrialde berri gehiago
+ 0
editaton eta tailer gahiago 2019an
ia 0
parte-hartzaile gure jardueretan

WIKIMEDISTAK

2003. urteaz geroztik Wikipedian idazten dut eta nire hiriarekin, Valladolid, hain zuzen, zerikusia duten gaiei buruzko artikuluak editatzen ditut. Ezagutza libreari neure harri koskorra ekartzea gustatzen zait.
Lourdes Cardenal
WMESen kidea
Wikimedia proiektuetan laguntzen dut 2015etik eta Cuarto Propio en Wikipedia taldearen kidea naiz, Wikipedian dagoen genero arrakala murrizteko helburua duen espazio feminista bat.
Carmen Galdón
WMESen kidea
Wiki Takes Landa Guneak proiektuaren bidez ikusgai jartzen dugu populatu gabeko eskualde geografikoen ondarea. Wikimedia proiektuen edukiak hizkuntza desberdinetan osatzen ditugu.
Adrián Estévez
WMESen kidea

Wikipedia eta Wikimedia proiektuek ekosistema digitalean ezagutza eskuratzeko eta eraikitzeko modua aldatu dute. Zenbat eta parte-hartzaile anitzagoak izan, orduan eta informazio osatuagoa dute gure edukiek. Hutsuneak eta ezberdintasunak murrizteko Wikipediak kultura eta kolektibo guztietako informazio adierazgarria biltzea beharrezkoa da, eta ezagutza hauhizkuntza guztietan eskuragarri egotea.

Lagun gaitzazu ezagutzak askatzen eta partekatzen

Gure boluntarioen komunitate globalak 200.000 pertsona baino gehiago biltzen ditu: batzuk ezagutzak editatzen eta partekatzen dituzte formatu anitzetan, milioika lagunek informazioa kontsultatzen edo irakurtzen dute eta milaka dohaintza txiki egitendira, gu laguntzeko.