¡Wikipedia cumple 20 años
y hay que celebrarlo!

PARTICIPA

Ezagutza aske eta eskuragarria egiten dugu

Irabazi asmorik gabeko elkartea gara, Wikimedia Foundation-ek kapitulutzat hartuta, ezagutza askea eta Wikimedia proiektuak sustatzen dituena, Wikipedia ezagunena izanik. 2011n sortu genuen elkartea eta urte hauetan Wikipedia eta bere pareko proiektuetan eskuragarritasuna, erabilera eta parte-hartzea, gizarte eta erakunde mailan hobetzeko lanean aritu gara.

Zuzendaritza-batzordea

2021ko apirila, batzar orokorrean hautatua

Florencia Claes

lehendakaria

Haren lehengo artikulua Wikipedian emakume zinemagile alemana bati buruzkoa izan zen eta karrerako gai batean puntu bat lortzeko egin zuen. 2009az geroztik ez da gelditu. Bere ekarpen handiena Wikipedian ez dira haren artikuluak, gaionontzekoei nola dabilen proiektua eta zergatik Wikimedista izatea garrantzitua den azaltzea baizik.

Mentxu Ramilo ARaujo

lehendakari ordea

Wikien erabiltzailea 2004tik, 2015era arte ez zen ausartu Wikipedian editatzera. Mando bat portzelana-dendan bezala sartu zen eta asko haserretu zen bere lehen artikulua ezabatu ziotenean. Ez zuen etsi eta erabaki zuen editatzen ikastea beste pertsona batzuk lagunduz Wikipediako genero arrakala murrizten.

Ana Porras

idazkaria

Estatuko Administrazioaren informazioaren Sistema eta Teknologien Goi Mailako Kidegoan funtzionarioa. Wikipediako kontua 2015ean sortu bazuen ere, ez zen hasi 2017ra arte editatzen, Medialab-Pradon sortutako WikiEsferaren baitan. Datuen ziurtatzerako Wikimedia Laborategian laguntzen du maiz.

María Bolado

DIRUZAINA

Haren kasleak software librearen eta haren filosofiarengana hurbiltzen saiatzen da. Kezka horiek Wikimedia mugimenduan eta ezagutza librearen defentsan parte hartzera bultzatu zuten. Argazkilaritzarekiko interesa du eta gogotsu laguntzen du Wikimedia Commons-en. Zuzendaritza Batzordeko bokala da 2018az geroztik.

Ester Bonet

bokala

Kirolaren esparruan duen ezagutza partekatzera iritsi zen Wikipediara. Laster konturatu zen “guztiek alda dezaketen entziklopedia librea” esaldia ez zela guztiz egia. Aniztasunaren eta berdintasunaren alde lan egiten du, Wikipedia bat non emakumeak ez diren gutxiengoa izango ez edukian ezta parte-hartzean ere.

Pedro Pacheco

BOKALA

Espainiako Wiki Loves Monuments 2014ko edizioa lehiaketa irabazi ondoren, animatu zen elkartean sartzeko. Kontabilitate ezagutza izateak eraman zuen zuzendatitzako batzordera. Mugimendua beren argazkiak eskaintzen ditu, elkarteko zergez eta kontabilitateaz kudeatzeaz gain. Elkartearen estrategian eta harremanetan aktiboki parte hartzea.

Santiago Navarro Sanz

bokala

Wikipedia eta beste Wikimedia proiektuetako editorea, 2006tik. 130.000 argitalpen baino gehiago ditu, 1.300 artikulu baino gehiago eta 6.000 fitxategi baino gehiago sortuz. Wikipedia espainerazko administratzaile da 2008tik eta Wikimedia España kide fundatzaile.

 

Taldea

Elkartean dauden soldatapeko langileak

Pilar de la Prieta

Pilar de la Prieta

PROIEKTUEN KOORDINATZAILEA

Wikimedia Españako zuzendari exekutiboa. Sarbide Irekiaren defendatzaile sendoa. 20 urte baino gehiagoko esperientzia du hainbat motatako enpresa eta erakundeetan. Azken aldian plan estrategikoak garatzen, helburu operatiboak gauzatzen eta administrazio eta enpresekin harreman instituzionalak izaten jardun du.

Rubén Ojeda

PROIEKTUEN KOORDINATZAILEA

2016. urteaz geroztik, Wikimedia España-ren jarduera eta proiektu desberdinetarako plangintza eta koordinazio lanak egin ditu. Kultur eta hezkuntza talde eta erakundeekin harremanak ezartzen ditu eta elkartekide eta boluntarioei laguntza ematen die, doako ezagutza garatu eta zabaltzearren.

Gure programak

Edukia

Edukiak dibertsifikatzea eta hobetzea Wikimedia-n

Komunitatea

Hedapena eta laguntza komunitateari

Politika publikoak

Doako ezagutzaren defentsa eta sustapena

Prentsa aretoa

Ikusi gure prentsa oharrak

Idatzi gure komunikazio departamentura Wikipedia eta ezagutza librerako mugimenduari buruz gehiago jakiteko

Egin klik gure logotipo ofizialak deskargatzeko

Gure estatutuak

Estatutuek elkartearen antolaketa eta funtzionamendua arautzen dute bere bizitzan zehar eta bere jarduera garatzen den bitartean, bai barnean bai kanpoan.

Lagun gaitzazu ezagutzak askatzen eta partekatzen

Gure boluntarioen komunitate globalak 200.000 pertsona baino gehiago biltzen ditu: batzuk ezagutzak editatzen eta partekatzen dituzte formatu anitzetan, milioika lagunek informazioa kontsultatzen edo irakurtzen dute eta milaka dohaintza txiki egitendira, gu laguntzeko.