
Wikipedia ez da ezagutza askea aberasteko baliabide bakarra
Mugimenduaren ikuspegia honako hau da: mundu bat lortzea non planetako pertsona bakoitzak giza-ezagutza guztirako sarbide librea eta elkarrekin eraikitzeko ahalera duen. Ezagutza eta kultura askearen filosofiak jarraitzen ditugu, hauek eskuratzeko oinarrizko eskubidea defendatzen dutenak.
Wikipedia, edonork editatu dezakeen entziklopedia, gure proiektu ezagunena da, baina sarean ezagutza askeko beste elkarlaneko 11 proiektutan egiten dugu lan. Adibidez, Wikidata, datu-base egituratua; edo Wikimedia Commons, munduko multimedia biltegi askerik handiena.